Taupaden arrastoak

1959ko urtarrilaren 8an Habanan sartzen dira garaile Che, Fidel…
Emango nukeen begi bat egun hori bizitzearren. Mexikon Zapata ta Villa garaile sartu zirenean han egotearren emango nukeenaren parea, edo oraintsuago, 94ko urtarrilaren
lehenean Chiapaseko altxamenduaren lekuko izatearren; 3.begi bat alegia.


Baita esku bat luzatu Amerika latina bolivartartzearren, edo hanka jarri
-dagoeneko erruki gabe eta lotsagabeki luze jo dituzten-
palestinarren zein sahararren izateen egun handiaren bezperan.

Itsu utzi gaituzte –egunkariaren pare-, herren –batasunaren pare-, eskumotz -18/98ko zapidun pirata gaiztoenaren pare-,azkenerako ertzek ber-bildu gaituzten arren, hortik egin kontu zer emango ez nukeen askotan amestu ta batzuetan irudikatu dugun gure egunaren alde. Are gehiago garaiotan, non Kataluniakoa jotzen dudan bagoiak luzatu ditzakeen azken trena. Berandu baino lehen, alegia, Euskal Herriari Vietnami bezala begiratzen hasi aurretik, eta ondoren eta ondorioz, euskarari latinaren gisan!

Baina orduan diot; modurik balego?! Gure esku balego?!
Eta garenaren taupadek baino ez garamatzate aurrera.
Akaso, errautsetatik jaiki izan diren taup-taup..taup-taup..taup-taup..berberak