Zinegotziak

Ander Uriarte Pujana



Aitor Uriarte

Bio

45 urte.
Fabrikazio Mekanikoan Goi Mailako Teknikaria.
Zornotza Lanbide Heziketan irakaslea.

Zergatik?

Amorebieta-Etxano beste era batera kudeatu daitekeelako. Pertsonak, mugimenduak eta elkarteak
erdigunean jarri nahi ditugulako. Gure herria, herri justuagoa, prestatua, osasuntsua eta alaia izateko.
Herri bizi bat nahi dugu, non proiektu estrategikoak denon artean eztabaidatu eta erabakiko ditugun.
Horregatik EH Bilduko udal-zerrenda lideratzearen konpromisoa hartu nuen.

Zinegotziak 2019-2023

Itxaso Gerediaga Etxezarraga

Itxasne Gerediaga

Bio

55 urte.
Nekazaritza Ingenieria.

Zergatik?

Herri honek transmititu beharreko baloreak lana, konpromisoa, solidaritatea, entzuteko gaitasuna,
euskalduna… dira. Nire ustez, hau errealitate bihurtzeko aukera bakarra EH Bilduren proiektua baino ez
da, zornotzarrekin partekatua izango dena. Herri bizi, sano eta zoriontsu bateko parte izan nahi dut. Eta
ez, soilik, polita! Horretarako politika beste modu batera egin daitekeela erakutsi nagi dugu udalean.
Horregatik, berriz ere, aurkezteko pausua eman dut.

Zinegotziak 2019-2023

Iñaki Iza Zarazua

Iñaki Iza Zarazua

Bio

33 urte.
Pilotari profesional ohia.

Zergatik?

Herrigintza EH Bilduk dituen oinarriekin irudikatzen dudalako eta zornotzarron beharrak bere
proiektuaren ardatz direlako erabaki dut aurrerapauso bat ematea udal hauteskunde hauetan. Erabakia
modu parte-hartzaile baten eraikitako aukera badagoela uste dudalako.

Zinegotziak 2019-2023

Bego Atxa Azurmendi

Bio

36 urte.
Abokatua.

Zergatik?

Zornotzarrok herri subiranotasunean oinarritutako aldaketa behar dugulako. Gutxi batzuenak ezean,
guztion interesak ordezkatuko dituena, adskripzio politikoen gainetik. Herria politikaren esanetara
beharrean, politika herriaren esanetara jartzeko garaia badelako eta politikatik bizi beharrean,
politikarako bizi daitekeela erakusteko eman dut aurrerapausoa.

Zinegotziak 2019-2023

Leyre Ugarte Arroitajauregi

Bio

50 urte.

Psikologian lizentziatua.

Gizarte Integrakuntzan eta Haur Hezkuntzan Goi Mailako Teknikaria.

Zergatik?

Herrian sinisten dut eta EH Bilduk herriarekin eta herriarentzat lan egiten du. Horregatik, berriz ere, EH
Bilduren zerrendatan joatera animatu naiz.

Zinegotziak 2019-2023