Tokiko merkataritza ezbaian HAPO berriaren eraginez

Joan den uztailaren 15ean hasierako onespena eman zitzaion Hiria Antolatzeko Plan Orokorrari (HAPO). HAPO berriak egungo merkataritza-erabileraren arautegia aldatzea proposatzen du.

Horrela, gaur egungo arauetan 1.500 m 2 -ko muga ezartzen den arren merkataritza-instalazioetarako, HAPO berriak honako instalazioak onartzen ditu:
• Merkataritza-establezimenduak: 600 m 2 -ko edo hortik gorako azalera eta 2.500 m2-tik  beherakoa (aparkalekuak kenduta)
• Merkataritza-gune handiak: 2.500 m 2 -ko edo hortik gorako azalera dutenak (aparkalekuak kenduta).

HAPO berria tokiko merkataritza babesteko aukera bat izan behar da eta ez merkataritza-gune handiak ezartzeko aukera ematen duen tresna.
Horregatik, tokiko merkataritzari dei egiten diogu Hiri Antolamenduko Plan Orokorra kontsultatu dezan eta alegazioak/iradokizunak aurkez ditzan.

Dokumentua jendaurrean dago urriaren 31ra arte, bai udaleko bulego teknikoan eta Zelaieta Zentroan, bai online.