Udal Euskara Plana abian jartzea lortu dugu

Udal Euskara Plana martxan da dagoeneko. Aurreko legegintzaldian EH Bilduren helburuetako bat gauzatzeko ohorea izan dugu agintaldi honetan.

Joan zen legealdian Euskara Plan berria abian jarri ondoren, bigarren lan bat geneukan betetzeko, Udal Euskara Plana martxan jartzea hain zuzen. Eta zorionez, Zornotzako EH Bilduk desiratzen zuen eta berau lortzeko hainbeste borrokatu duen Plana gauzatzeko aukera izan dugu.

Hori dela eta, herritar guztiak Udalera euskaraz hurbiltzera animatzen ditugu. Hau da, Udaleko edozein sailetan egiten diren eskariak, idatziak edota galderak euskaraz egitera animatzen ditugu.

Udalaren konpromisoa da ahalik eta era eraginkorrenean euskarazko zerbitzua bermatzeko ahalegina egitea. Eta hori horrela ez bada, eskubide osoz, kexa eta salaketak jartzera edo behar direnak egitera animatzen ditugu herritarrak. Bien bitartean,  Zornotza euskaldun baten alde lan egiten jarraituko dugu.