Udalak ikasketa-lokal berri bat irekiko du Amorebieta-Etxanon

Ikasketa lokal berria. Argazkia: Amorebieta-Etxanoko Udala

Amorebieta-Etxanoko Udalak ikasketa-lokal bat irekiko du Konbenio kaleko 10. zenbakian. Aurrez, instalazioa egokitu egin beharko dute eta 40.000 euro erabiliko dira horretarako. Lanak bi hilabetez luzatuko direla aurreikusi dute.

Lokala egunero egongo da irekita, 08:00etatik 00:00etara, eta 21 lagunentzako tokia izango du. Atea irekitzeko hurbiltze-txartel bat beharrezkoa izango da.

EH Bilduk duela lau urte esan zuen Zelaieta Zentroak ikasleen beharrizanak asetzen ez zituela -jaiegunetan itxita, ordutegi murritza…- eta alternatiba bat bilatu behar zela. Gure proposamena ere egin genuen, baina egitasmoa albo batean geratu zen. Erabakia berandu hartu da, baina, hala ere, begi onez ikusten dugu ikasketa lokal berriaren irekiera.