Udalbatzatik ere babesa adierazi diote maiatzaren 7ko herri galdeketari

Zornotzako alkateak, Andoni Agirrebeitiak, eta EAJ, EH Bildu eta Hiri Ekimeneko zinegotziek atxikimendu pertsonala adierazi diote maiatzaren 7rako Gure Esku Dago antolatzen ari den galdeketari. 

 

 

Otsailaren 24ko osoko bilkuraren ondotik, Zornotzako alkateak, Andoni Agirrebeitiak, eta EAJ, EH Bildu eta Hiri Ekimeneko zinegotziek maiatzaren 7ko herri galdeketari babesa adierazi zioten maila pertsonalean.

Zornotzako Gure Esku Dagok azpimarratu duenez, gero eta herritar gehiago ari da maiatzaren 7ko hitzordu horri sostengua adierazten.