Urgozo Kiroldegiaren proiektuak gabeziak ditu, eta urte gutxitan txiki geratzeko arriskua dago

EH Bilduk Amorebieta-Etxanon kiroldegi berri bat eraikitzea babesten du. Baina Urgozo Kiroldegiaren proiektua landu aurretik, ikerketa bat egitea ezinbestekotzat jotzen dugu, kirolaren alorrean herrian ditugun gabeziak eta herritarren beharrizanak zeintzuk diren identifikatu eta fundamentuzko egitasmo bat gauzatzeko.

Larrea Kiroldegia eraberritzeko 7 milioi euro xahutu ziren 2008an. Hamar urte beranduago, kiroldegia txiki geratu da eta eskaintzen dituen zerbitzuak ez ditu erabiltzaileen beharrizanak asetzen. Hala erakusten du duela hilabete batzuk Udalak berak egindako inkesta baten emaitzak.

Ikerketa bat egin den galdetu dugun bakoitzean, EAJren Udal Gobernuak ezetz erantzun digu, beharrizanak zentzuk diren jakiteko inolako azterketarik egingo ez duela ziurtatuz. EAJ arduragabekeriaz jokatzen ari da. Hiru milioi euro gastatuko dituzte, urte gutxi barru txiki eta zerbitzu nahikorik gabe gera daitekeen kiroldegi batean.

Ardura politikoagatik, ezin dugu fundamentu gabe egindako proiektu bat babestu.