Urko Lopezek EH Bilduren batzarkide kargua hartu du Bizkaiko Batzar Nagusietan

Joan den azaroaren 25ean, Urko Lopez zornotzarrak EH Bilduren batzarkide kargua hartu zuen Bizkaiko Batzar Nagusietan, Meritxell Elgezabalek utzitako tokia betez.

Urkok gogotsu ekin dio bere ardura berriari eta herritarren eta Bizkaiaren interesen defentsan arituko dela agindu du.

“Meritxellek uzten duen langa oso goian dago eta ahalegin guztiak egingo ditut erantzukizun berri honi dagokion maila emateko”, adierazi du.

Halaber, Amorebieta-Etxanoko udaletxean zinegotzi gisa zortzi urtez egin bezala, aurrerantzean ere herritarren alde lan egingo duela azpimarratu du: “Betilez, lehenengo herritarrak, gero herritarrak eta, azkenik, herritarrak. Egin dezagun guztion artean gizarte hobea, dauzkagun eta etortzear dauden erronkei aurre egiteko”.