“V”

Beste panpina bat erreko da gaurkoan ere, urtero lez, azaroak bostero, Ingalaterran.

Erregearen kontra konspiratzeagatik exekutatu zuten Guy Fawkes gogoan.

Berdin exekutatzen da oraindik gaur egun, edozein mugimendu, ´ez beraien´ , erregimen espainiarraren menpeko herrietan. Nola hala, gurean eta Katalunian gehienbat.

Gerratik ateratako ´violet carson´ arrosa bat beraz, panpina bat ez izatearren ipurdia eta ahoa mugitzen duten guztientzat. Irribarre margotuen gainetik aurpegia ematen dutenentzat.

Hala eman zen ´V de vendeta´ eta hala egingo da ´V de victoria´; pertsonen eta herrien, adierazpen askatasuna eta eskubideak, giza legez, azkeneraino eramanda.