Zer egin behar dut posta bidez bozkatzeko?

Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa posta bidez eman nahi baduzu, uztailaren 2ra arteko epea daukazu eskaera egiteko. EH Bilduko ordezkariak astelehenetik ostegunera Zornotzako Bilgunean egongo gara zalantzak argitzeko eta tramiteak egiten laguntzeko.

Uztailaren 12ko hauteskundeetan posta bidez bozkatu nahi baduzu, hauek dira kontuan izan behar dituzun epeak eta betebeharreko tramiteak:

1- Maiatzaren 19tik uztailaren 2ra bitartean: Jaso eta erregistratu eskaria posta bulego batean. Zu joan eta NANa eramanez gero, zuzenean bete ahal izango duzu.

2- Ekainaren 22tik uztailaren 5era bitartean: Dokumentazioa gutun ziurtatu bidez bidaliko dizute. Pertsonalki sinatu beharko duzu jasotzean.

3- Ekainaren 22tik uztailaren 10era bitartean: Eman posta bidezko botoa posta bulegoan. Entregatu gutun-azal ofiziala, barruan ondorengoa sartuta:

– Hautesle erroldako inskripzio ziurtagiria (posta bidez jasotakoa).

– Bozkatzeko gutun-azala, boto papera barruan duela.

ZORNOTZAKO BILGUNEAREN ORDUTEGIA

Posta bidez bozkatzeko prozedurari buruzko zalantzarik argitu nahi baduzu edo tramiteak egiteko laguntza behar baduzu, jakin dezazula EH Bilduko ordezkariak Zornotzako Bilgunean (Andra Mari plaza, 4) egongo garela astelehenetik ostegunera. Gure bulegoko ordutegia ekainean:

– Astelehenetan eta asteazkenetan: 17:30etatik 19:00etara.

– Astearteetan eta ostegunetan: 11:00etatik 13:00etara.

Hauteskundeei eta post bidezko botoari buruzko informazio gehiago egitekoprest.eus atarian.