Zornotzako EAJk Korrika etekin politikoa lortzeko erabili du

EAJko hiru zinegotziak Amorebieta-Etxanoko Udalaren kilometroan. Argazkia: Korrika

Zornotzako EAJk Korrika etekin politikoa eskuratzeko erabili du. EAJk herrian kilometrorik erosi ez bazuen ere, Udalarena, hots, diru publikoz ordaindu zen kilometroa, berea bailitzan erabili zuen.

Joan den apirilaren 1ean, goizalean igaro zen Korrika Zornotzatik eta Udalaren kilometroan EAJko zinegotziek soilik hartu zuten parte; izan ere, Udal Gobernutik ez ziguten inolako gonbidapenik edo jakinarazpenik bidali Udala eratzen dugun gainontzeko alderdiei eta zinegotziei.

EAJren jarreraren eta bere gobernatzeko ereduaren beste adibide adierazgarri bat da Korrikan egin dutena. Inpunitate osoz, EAJk Udala berea bailitzan erabiltzen du, etekin partidistak lortzeko.

Gehiengoa izan arren, dena ez da zilegi. Erakunde publikoak norberaren interesen mesedetan erabiltzea ez da zilegi, eta horrelako jokabideak edonon eta edonoiz salatuko ditugu.