Zornotzako EH Bilduk Bilgunea inauguratuko du abenduaren 1ean

Abenduaren 1ean, Zornotzako EH Bilduk Bilgunea inauguratuko du Andra Mari plazako 4. zenbakiko baxuan. Bertan, hurrengo hauteskundeetan EH Bilduren hautagaia izango den Ander Uriarteren aurkezpena ere burutuko da.

Bilgunea herritarrei zabalduriko gunea izango da. Bertan, herritarrek EH Bilduren proposamenak ezagutzeko eta ekarpenak egiteko aukera izango dute, baita beraien behar izan edo eskakizunak helarazteko ere. Lokala, momentuz, astelehen eta ostegun arratsaldeetan egongo da zabalik, eta herri mugimenduek behar izanez gero, erabiltzeko aukera izango dute.