Amorebieta-Etxanoko Udal Gobernuak, alde bakarrez eta bizilagunak eta merkatariak aurrez informatu gabe, Gudari kalea -Zelaieta parkearen pareko errepide zatia- ibilgailuentzat betirako itxi zuen joan den uztailean. Erabaki horren harira, hainbat kexa jaso ditugu. Hori dela eta, datorren ostegunean Gudari kalean izango gara, inguruko bizilagunen eta merkatarien iritziak aurrez aurre entzuteko. Halaber, WhatsApp bidez edo posta elektronikoz zuen ikuspuntua guri helarazteko deia egiten dizuegu. Gehiago Irakurri