Inork ez dugu hautatzen geure sorlekua. Halaber, leku zehatz baten erditzen dute emakumeek eta horri lurraldea deitzen diogu. Lurra, izadia, edertasunaren arragoa edota odolaren mintzoa izan daitekeena, aldi berean.
Bizitza eten egin den momentu honetan, bada martxan darraienik, bada gure ingurumenean sekulako sarraskia egiten dabilenik. Red Electrica España multinazionalaz ari naiz. Gehiago Irakurri
Urtaro bat bada non naturak agertzen duen bere ahalduntzea eta eraldatzeko indarra, horixe da udaberria. Kolore anitzen eztanda, eguneko argiaren bizia edota eguzki izpien sarkorra… udaberria eta etxean gatibu geratu beharrak kontraesana lirudike, hain zuzen oximoron bat (termino arteko kontraesana), baina pandemia batek derrepente gizartea kartzela handi bat bihurtu du bertan bizi garenok preso hartuta.