EAJk irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak botoetan, baina lau ordezkari galdu ditu, 2020ko emaitzekin alderatuta, eta 27 eserleku izango ditu, EH Bildurekin berdinduta. Koalizio soberanistak goraka segitzen du, eta EH Bilduren eta jeltzaleen arteko distantzia 29.000 botora murriztu da Euskal Autonomia Erkidegoan.
EH Bilduk berriro egin du gora eta ezkerreko koalizio soberanistak inoiz izan duen emaitzarik onena lortu du Legebiltzarrerako hauteskundeetan: 341.000 boto inguru eskuratu ditu eta 27 ordezkari izango ditu, EAJrekin berdinduta.
Hauek dira, laburbilduz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako hauteskundeetako gako nagusiak:
1. EH Bilduk 341.000 boto inguru eskuratu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetan, eta, beraz, 100.000 botoko hazkundea izan du, 2020ko emaitzekin alderatuta.
2. Gauzak horrela, ezkerreko koalizio soberanistak 27 ordezkari izango ditu legealdi berrian Eusko Legebiltzarrean. Azkeneko legealdia 21 ordezkari izan ditu.
3. EH Bildu izan da berriro indar politikorik bozkatuena Gipuzkoan: 11 ordezkari lortu ditu (+2). Eta, ezkerreko koalizio soberanistak lehen aldiz irabazi ditu hauteskundeak Araban, 8 ordezkari eskuratuta (+2).
4. Bizkaian, EAJk jarraitzen du alderdirik bozkatuena izaten eta 11 ordezkari lortu ditu (-1), baina EH Bilduk goraka egin du eta aldea murriztu dio: 50.000 boto gehiago eta bi ordezkari gehiago (8) lortu ditu, duela lau urteko emaitzekin alderatuta.
5. Amorebieta-Etxanoko emaitzei dagokionez, EH Bilduk berriro egin du gora: 3.918 boto lortu ditu, 2020an baino 1.000 boto gehiago, eta EAJrengandik 93 botora geratu da.
ESKERRIK ASKO Araba, Bizkaia, Gipuzkoa… Eta Zornotza!