Zornotzako EAJk eta bere alkategaiak hauteskunde-kanpainan izaten ari diren jarreraren harira, Amorebieta-Etxano gainerako udal taldeen (EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Amorebieta) adierazpen bateratua.
Aurreko prentsa-ohar batean, Amorebieta-Etxanoko Udala osatzen dugun lau alderdietatik hiruk salatu genuen alkategaiak beste alderdion ekimen politikoak bereak bailitzan erabiltzen dituela, eta EAJko hauteskunde-proposamenetan, Udaleko kide guztiek adostutako ekintzen publizitatea salatu genuen.
Oraingo honetan, jarrerak, eten beharrean, areagotu egin dira. Amorebieta-Etxanoko EAJk bere hauteskunde-programari publizitatea emateko hedabide eta ekitaldi publikoak (tokiko prentsa, hainbat kirol-elkarteri egindako aitorpenak…) erabiltzen jarraitzen du.
Guzti hau gainerako alderdi politikoen kaltetan eta alderdi politiko guztientzako baldintza berdintasuna bermatzen duen hauteskunde-legearen aurka doala salatu nahi dugu. Alkategaiak ezin du alkate-rola bere gain hartu hauteskundeen aurreko aldian, eta hainbat ekitaldi publikotara joan alkatea balitz bezala.
Hori dela eta, herritarren artean ezinegon handia sortzen ari da; izan ere, salaketa jarri duten 3 alderdi politikoez gain, herritarrek, datorren martxoaren 28an emango duten bozka gutxiezten dutela.
Oposiziotik, beste behin ere, gainerako aukera politikoekiko errespetua eskatu diote Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagaiari, eta zornotzar guztiek ordaindutako ekitaldien bidez hauteskunde-programaren publizitatea egiteko ahalegina bertan behera uzteko.