EH Bilduk irabazi ditu Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak Amorebieta-Etxanon, 3.357 boto jasota.
Durangaldeko udalerri guztietan ezkerreko koalizio independentista izan da garaile, eta, oro har, Hego Euskal Herrian EH Bilduk emaitza historikoak izan ditu: 51.000 boto gehiago eskuratu ditu, 2019ko hauteskundeekin alderatuta, eta, ondorioz, ordezkari gehiago izango ditu Kongresuan eta Senatuan: hamaika, guztira. Hauxe da Madrilen izango dugu taldea:
- Mertxe Aizpurua
- Oskar Matute
- Bel Pozueta
- Iñaki Ruiz de Pinedo
- Jon Iñarritu
- Marije Fullaondo
- Mario Zubiria
- Josu Estarrona
- Olaia Duarte
- Gorka Elejebarrieta
- Idurre Bideguren
Berriro egingo genuela esan genizuen, eta berriro egin duzue! Emaitza horiek berresten dute EH Bildu goranzko joeran dagoela. Urtez urte, hauteskundez hauteskunde gero eta gehiago gara. Datu objektiboak eta eztabaidaezinak dira.
Eskerrik asko Zornotza! Eskerrik asko EH Bilduren aldeko botoa eman duzuen guzti-guztioi!
Gaur ospatzera eta bihartik aurrera, berriz ere, lanera, berriz ere, euskal gizartearen interesak eta euskal herritarren eskubideak defendatzera; faxismoari eta eskuinari aurre egitera; eta euskal errepublikaren bidea marraztera, zer garen nonahi argi eta garbi utzita: ezkerreko independentistak gara!