Ixerbekoa kiroldegiaren eraispena gelditzea lortu du Zornotzako EH Bilduk

EAJk eta PSE-EEk Ixerbekoa kiroldegia bota nahi zuten, Udalarena den lursail hori enpresa pribatu bati saltzeko eta gune horretan etxebizitza gehiago eraikitzeko.

Bada, guk eta Telefonicak nork bere aldetik aurkeztutako alegazioei esker, azkenean ez dute halakorik egingo, eta Ixeberkoa eraikinak herritarrentzako ekipamendu izaten jarraituko du.

EH Bildutik beti kritikatu dugu asmo hori, besteak beste, uste dugulako Udalarena den lursail bat ezin daitekeela saldu enpresa pribatu batek negozioa egin dezan, eta eraikin hori eraberritzea eta erabilera askoko zentro soziokultural bilakatzea proposatu dugulako.

Horrez gain,  Eubako industria lurzoruan -Luxmay eta Euba artean-, ibaiertza eremu libre izendatzea lortu dugu, eta, ondorioz, bertako basoaren kontserbazioa bermatuta egongo da.

Halaber, Gumuzio-Behekoa auzoa industriarako erabiltzeko plana gelditzea lortu dugu, eta, ondorioz, inguru hartako haltzadia ez dute suntsituko.