Fecha/Hora
Date(s) - 20/02/2016
Todo el día
Categorías
Ezker abertzaleak deituta, otsailaren 20an, espetxe guztietara martxak egingo dira, ‘Euskal Herria abian, presoak etxera!’ lelopean.
Zornotzatik Puerto de Santa Maria kartzelara antolatu dute elkartasun martxa. Autobusa otsailaren 19an (ostirala), 22:15etan, abiatuko da Auzokoa tabernaren paretik.
Geldialdien arabera aldatu egin daitekeen arren, hauxe da aurreikusitako plana eta ordutegia:
– 22:15 (ostirala): Zornotzatik irten.
– 09:00-10:00: Puerto de Santa Mariara heldu.
– 10:00-12:00: Espetxeari buelta bat eman eta ekitaldi xume bat kartzela ondoan.
– 12:00-13:00: Zornotzarako itzulera bidaia hasi.
– 00:00-02:00: Zornotzara heldu.
Antolatzaileek jakinarazi dute bidaiari guztientzako janaria eramango dutela, baina, nola ez, bakoitzak berea eramatea izango duela, hala nahi izanez gero.
Amaitzeko, elkartasun martxa honetan parte hartzeko deia egin dute, azken urteotan euskal preso politikoek bizi duten egoerak okerrera egin duelako. “Zatoz martxara! Presoek gure babesa eta indarra behar dituzte eta!”.