Inork ez dugu hautatzen geure sorlekua. Halaber, leku zehatz baten erditzen dute emakumeek eta horri lurraldea deitzen diogu. Lurra, izadia, edertasunaren arragoa edota odolaren mintzoa izan daitekeena, aldi berean.
Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa posta bidez eman nahi baduzu, uztailaren 2ra arteko epea daukazu eskaera egiteko. EH Bilduko ordezkariak astelehenetik ostegunera Zornotzako Bilgunean egongo gara zalantzak argitzeko eta tramiteak egiten laguntzeko. Gehiago Irakurri
EAJren Udal Gobernua aldebakarrez ari da Amorebieta-Etxanoko jaien inguruko erabakiak hartzen. Jai-batzordea 2019ko abenduan eratu zen, baina harrezkero ez da batzarrik egin. Koronabirusa dela eta, Udal Gobernuak bertan behera utzi nahi ditu jaiak. Proposamen hori jaiak antolatzen dituzten eragileekin eztabaidatu eta adostu behar dela uste dugu. Hori dela eta, jai-batzordea berehala biltzea eskatu dugu. Gobernuak gure eskaera onartu du eta asteazken honetan bilduko da jai-batzordearekin Karmenak eta auzoetako jaiak suspenditzeko aukeraz eta balizko alternatibez hitz egiteko. Gehiago Irakurri
LAB sindikatuak salatu duenez, presioak martxoan hasi ziren, beharginek hauteskunde sindikalak egin zituztenean eta koronabirusagatik ezarritako larrialdi egoerak iraun bitartean telelanean aritzea eskatu zutelako. Azkenean, zuzendaritzak atzera egin zuen, baina honek guztiak ondorioak ekarriko zituela ohartarazi zien. Eta mehatxua orain bete du: bost langile kaleratu ditu eta gainerakoak aldi baterako lan-erregulazioan sartuko ditu. Gehiago Irakurri
Iberdrolak bost zuhaitz erauzi zituen Larra auzoan, martxoaren 25ean. Gaur egun, herriarena den lur eremuan eman zen zuhaitzen mozketa. Hiru platanondo eta lizar bi bota zituzten. Bizilagunek harriduraz eta tristuraz ikusi zuten ebaketa. Gainera, ekintza hori aurretiazko jakinarazpenik gabe burutu dute, Udal Gobernua bera ere ezustean harrapatuta.