Maite Ingunza: “Herritarrok kontziente izan behar dugu eskubidea dugula kezkatzen gaituzten gaien inguruan erabakitzeko, eta hori baliatuz etorkizuna ere erabakitzeko”

Maiatzaren 7a egun berezia izango da aurten zornotzarrontzat. Bizkargi Eguna izateaz gain, Gure Esku Dagok herri-galdeketa antolatu du, eta herritarrek hurrengo galderari erantzuteko aukera izango dute: “Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?”. Maite Ingunza Zornotzako Gure Esku Dago taldeko kidea da eta maiatzaren 7ko herri-galdeketaz aritu gara berarekin. Gehiago Irakurri

Maiatzaren 7ari begira

2017ko maiatz honetan 80. urteurrena betetzen da Gerra Zibilean topa frankistek Zornotzako herria eta Bizkargiko tontorra bonbardatu zutela; herrian 30 hildako eta 60 pertsona zaurituta suertatu ziren eta mendian 120 bajatik gora.

Gehiago Irakurri