EH Bilduk 2.878 zornotzarren babesa jaso du eta, ondorioz, 6 zinegotzi izango ditu datozen lau urteetan Amorebieta-Etxanoko udaletxean. EAJk 4.037 boto eskuratu eta 8 ordezkari izango ditu; Hiri Ekimenak 1.354 boto lortuta, bi zinegotzi; eta PSEk 820 botorekin, zinegotzi bakarra. Gehiago Irakurri



Igandean, maiatzaren 17an, hauteskunde-kanpainaren baitan, EH Bildu Zornotzak ekitaldia egin zuen Herriko plazan. Zornotzako alkategai Urko Lopezek eta Bizkaiko diputatu nagusi izateko hautagaiak, Josu Unanuek, hartu zuten hitza. “Herriari udaletxea bueltatzeko garaia iritsi da, aldaketarako unea da”, adierazi zuen Lopezek.