Nahiz eta EH Bildu Kongresuko bosgarren indar politikoa izan (ordezkari kopuruari dagokionean), berriz ere eztabaida eta debateetatik baztertu du RTVEko zuzendaritzak.
Herriko Belatxikieta ixteko agindua, Libre dinamika eta etorkizunean eman beharreko urratsak izan ditugu hizpide Amaia Aurrekoetxearekin izandako solasaldian. “Auzolanean eta belaunaldien arteko elkarlanarekin jarraitu behar dugu, Herriko Belatxikieta itxi arren, hemendik aurrera zer eraikiko dugun erabakitzeko”, azpimarratu du. Gehiago Irakurri
Aspaldi iragarri genuen Autzaganeko saihesbidearen lanak aurrera ateratzeko arazoak zeudela. Hori dela eta, ez da onargarria orain arte izan dugun informazio urria komunikabideen bitartez jaso izana. EH Bilduren ustez, gertatutako ingurumen kalteen jabe izan arren, Bizkaiko Aldundiak informazioa ezkutatu du. Gehiago Irakurri
Aurreko agintaldian egin genuen moduan, honetan ere ortu sozialen alde egingo dugu. Amorebieta-Etxanok lursail ugari ditu horretarako egokiak izan daitezkeenak eta beste herri batzuetan ekimen arrakastatsua izan da. Arrazoiak ugariak dira. Hona hemen horietako batzuk: Gehiago Irakurri