EAJ-PSE gobernu koalizioak lehendabiziko osoko bilkuran hartutako zenbait neurri gogor kritikatu ditu EH Bilduk, hala nola, Andoni Agirrebeitia alkatearen soldata, Hirigintzako zinegotzia liberatu izana edo udalbatzarrak arratsaldez egiteko aukera baztertzea.
Legegintzaldi berriko lehen osoko bilkurak “desadostasun zaharrak” agerian utzi dituela adierazi du EH Bilduk. Hauxe duzue koalizio soberanistaren irakurketa: Gehiago Irakurri



Periko Solabarria zendu da 85 urte zituela. Azken unera arte hainbat protestatan parte hartu du. Horren erakusgarri da, adibidez, Ernai gazte antolakundearen aurkako epaiketa batean inputatu izana, “terrorismoa goratzea” leporatuta.
Auzitegi Nazional espainolak emandako epaia berretsi du Gorenak eta 107 herriko taberna ixteko agindua eman du, tartean Zornotzako Belatxikieta. Hori dela-eta, herriko tabernen alde elkarretaratzea burutu dute hamarka lagunek Erreferendum plazan.