30 urteko ibilbidea duen Belatxikieta herriko tabernaren ixteko prozesua noiz gauzatuko duten oraingoz ez dago argi. “Bihar bertan edo urtebete barru itxi dezakete”, ohartarazi dute mobilizazioaren antolatzaileek. Uztailaren 11rako Libre Eguna antolatuko dute Zornotzan. Gehiago Irakurri


Periko Solabarria zendu da 85 urte zituela. Azken unera arte hainbat protestatan parte hartu du. Horren erakusgarri da, adibidez, Ernai gazte antolakundearen aurkako epaiketa batean inputatu izana, “terrorismoa goratzea” leporatuta.
Auzitegi Nazional espainolak emandako epaia berretsi du Gorenak eta 107 herriko taberna ixteko agindua eman du, tartean Zornotzako Belatxikieta. Hori dela-eta, herriko tabernen alde elkarretaratzea burutu dute hamarka lagunek Erreferendum plazan.
Greenpeacek egin duen Ingurumenaren Erradiografia Sozialaren Txostenaren arabera, zentral termikoaren ondorioz, Boroa Euskal Herriko puntu beltzetako bat da.