CCOO sindikatuko ordezkariak argi dauka Zornotzan progresista eta ezkertiar nahikoa dagoela, EAJren alternatiba izateko. “Hizkuntza berdina daukagu eta egoeraren ikuspegi orokorra konpartitzen dugu, eta konpartitzen dugun hori izan behar da bidea markatuko diguna”, azpimarratu du.
Gehiago Irakurri


Igandean, maiatzaren 17an, hauteskunde-kanpainaren baitan, EH Bildu Zornotzak ekitaldia egin zuen Herriko plazan. Zornotzako alkategai Urko Lopezek eta Bizkaiko diputatu nagusi izateko hautagaiak, Josu Unanuek, hartu zuten hitza. “Herriari udaletxea bueltatzeko garaia iritsi da, aldaketarako unea da”, adierazi zuen Lopezek.
