Aste bete barru betetzen dira 81urte ´boom-bang´rdeatu zutela Gernika.
Ta niri ez dakit zergatik birrinduta datozkit datak burura;
73ko irailak 11ko Pinocheten golpea..
..mende berriko egun bereko N.Y-ko dorreak..
..Madrileko ostegun 11 hartakoa…
1959ko urtarrilaren 8an Habanan sartzen dira garaile Che, Fidel…
Emango nukeen begi bat egun hori bizitzearren. Mexikon Zapata ta Villa garaile sartu zirenean han egotearren emango nukeenaren parea, edo oraintsuago, 94ko urtarrilaren
lehenean Chiapaseko altxamenduaren lekuko izatearren; 3.begi bat alegia.
Izan ere, udari so eginez, ezta besterik ikusten lerro-buruak diona baino, festetan dela, jaialdietan dela -musika, antzerki, bertso…- ibilbide turistikoetan dela, hondartzetan dela, kanpoan bezain gurean dela, gaztelerak 22 euskarak 7. Akaso erdarari -euskara ez den edozein hizkuntzari- pare bat tantu kenduta- horrela geratu da berriz partida, aspaldi esaten nuen lez, eskumak tantua/ezkerrak tentua, ta eusten gatz dau irabazten. Orain, zuek jakingo duzue zein saskitan utzi dituzuen tantu gehiago, esateko pelotarik badaukazue! Gehiago Irakurri