Zornotzako EH Bilduk antolatuta, “Etxebizitza ibilbidea” egin dute gaur Zornotzan. Herrian eraikitzeko asmoa dagoen etxeen nolakotasuna azaldu eta alderdi soberanistaren proposamenak azaldu dituzte. Idurre Bideguren senatariak hartu du hitza bukaeran, eta neurri ausartak hartzeko beharra azpimarratu du.



