Arantza Gerediaga zinegotzi ohia zendu da

Arantza Gerediaga Bilduko zinegotzia izan zen 2011-2015 legegintzaldian.

Urte luzez gaixotasun larri baten aurka borrokan jardun eta gero, Arantza Gerediagak betirako utzi gaitu.

Ezin aipatu gabe utzi sei urte hauek ezinezkoak izango zirela bera bezalako militanteei esker ez balitz. Bilduren sorreran ezinbesteko pertsona izan zen Arantza. Gehiago Irakurri

Zornotzarren % 50ak jaietako egutegia aldatuko luke, Udalak egindako inkestaren arabera

Aurten ez da aldaketarik izango, baina zornotzarren erdiak jaietako egutegia aldatuko luke: jaiak laburtuta edo astegunetako ekitaldiak kenduta. Horixe da Gizaker enpresak Amorebieta-Etxanoko jaiei buruz egindako ikerketaren ondorio nagusietako bat. Gehiago Irakurri

Hileta zibilak egiteko aukera izango da Zornotzan, EH Bilduk bultzatuta

EH Bilduren ekimenez eta herritarren eskariz, talde politikoak elkarlanean ari gara hileta zibilak erregulatzen dituen araudia egiteko. Behin-behineko proiektuaren arabera, udaletxeko Etxano Aretoan egingo dira hileta zibilak. Salbuespen kasuetan, alkateak baimena eman dezake beste leku batean egiteko.

Gehiago Irakurri