EAJk eta PSEk atzera bota dituzte EH Bilduk Udal Aurrekontuetan egindako zuzenketa guztiak

P10000152017ko Udal Aurrekontuak inbertsio ugari jasotzen ditu eta horietako askorekin bat dator EH Bildu, baina EAJk eta PSEk adostutako proiektuaren kontra bozkatu zuen, koalizio soberanistak egindako emendakin bat bera ere onartu ez zutelako.

 

 

EH Bilduk, besteak beste, Arreibiko eraikina ez saltzea eta beroni erabilera soziala ematea proposatu zuen (Udalak 1,8 milioi euro xahutu zituen bere eraikuntzan eta orain 1,2 milioi eurogatik saldu nahi du). Gehiago Irakurri

Ziztada Gune Askea husteko arriskuan dago

ZiztadaZiztada Gune Askearen lokala husteko arriskuan dagoela ohartarazi du asanbladak. Izan ere, Luis Urrengoetxea kalean dagoen lokalaren jabeak salaketa jarri du, berriz ere. Lau laguni 6.000 euro ordaintzea eskatzen die.

Gehiago Irakurri

Amaia Sarrionandia zornotzarrak istripua izan du Huelvako espetxetik bueltan

etxerat-istripua

Istripuak salatzeko senideen agerraldia. Argazkia: Etxerat

Ezbeharra Gasteiz-Burgos errepidean gertatu zen. Sei senide eta bi gidari boluntario zihoazen furgonetak basurde talde bat jo zuen. Ordurako 1750 kilometro eta 27 orduko ibilbidea eginda zeramatzan furgonetak. Zornotzako EH Bilduk sakabanaketa-politika amaitzea exijitu du. Gehiago Irakurri