Anbulatorio berria: 9 urteko atzerapenarekin eta Osakidetzari 2 milioi euroko eraikin bat egitearen truke

p1000282Iraila hasieran, hauteskundeen testuinguruan, ireki zuten Amorebieta-Etxanoko Osasun Zentro berria, eta EAJ harro agertu zen zornotzarren aurrean: “Esaten duguna egiten dugu”. Baina egiten duten guztia ez dute esaten eta zornotzarrek anbulatorio berriaren proiektuaren xehetasunak ezagutu behar dituzte. Gehiago Irakurri

14.900 euro baino gehiago gastatu ditu Udalak San Juan kaleko farola bikoitz bakoitzean

p1000108Amorebieta-Etxanoko Udalak 14.900 euro baino gehiago gastatu ditu berrurbanizatu berri dagoen San Juan kaleko zati batean jarritako farola bikoitzetako bakoitzean. 34 farola bikoitz jartzearen salneurria 506.600 eurotik gorakoa da. Bazeuden, noski, alternatiba askoz merkeagoak. Gehiago Irakurri

Ganeko igerilekua datorren udarako konponduko dute

img-20160911-wa0007Ganeko igerilekuaren egoera txarra ikusita eta herritarren kexak aintzat hartuta, zer egiteko asmoa duen galdetu dio EH Bilduk Amorebieta-Etxanoko Udalari azkeneko osoko bilkuran. 2017ko uda baino lehen konponketak egingo dituztela ziurtatu digute.

Amorebieta-Etxanoko jaiek aldaketa sakonak izango dituzte 2017an

txupinazioa2015-4Datorren urtean egutegia aldatzea aurreikusita dute Udaleko alderdi politiko guztiek eta horrek egitaraua aldatzea ekarriko du. Beraz, aurtengo jaiak erabakigarriak izango dira zerk funtzionatzen duen eta zerk ez ikusteko. Aldaketa sakon hori gauzatzeko herritarren iritzia jasotzea ezinbestekoa izango da eta, ondorioz, hausnarketarako eta parte-hartzerako deia luzatzen diegu zornotzar guztiei. Gehiago Irakurri