Jon Idigoras hil zela 10 urte bete direnean, LAB sindikatuko eta Herri Batasunako sortzaile izan zenari “merezitako errekonozimendua” eman diezaiola eskatu dio haren familiak Amorebieta-Etxanoko Udalari. Gehiago Irakurri
Jon Idigoras hil zela 10 urte bete direnean, LAB sindikatuko eta Herri Batasunako sortzaile izan zenari “merezitako errekonozimendua” eman diezaiola eskatu dio haren familiak Amorebieta-Etxanoko Udalari. Gehiago Irakurri
EH Bilduk 2.878 zornotzarren babesa jaso du eta, ondorioz, 6 zinegotzi izango ditu datozen lau urteetan Amorebieta-Etxanoko udaletxean. EAJk 4.037 boto eskuratu eta 8 ordezkari izango ditu; Hiri Ekimenak 1.354 boto lortuta, bi zinegotzi; eta PSEk 820 botorekin, zinegotzi bakarra. Gehiago Irakurri
Larunbatean, maiatzak 16, Gerra Zibilak Zornotzan eragin zituen biktimei omenaldi xume baina sentikorra egin zitzaien Zelaieta parkean.
Bertan memoria historikoaren garrantzia azpimarratu zuten, orduan jazotakoa inoiz berriro gerta ez dadin. Gehiago Irakurri
Igandean, maiatzaren 17an, hauteskunde-kanpainaren baitan, EH Bildu Zornotzak ekitaldia egin zuen Herriko plazan. Zornotzako alkategai Urko Lopezek eta Bizkaiko diputatu nagusi izateko hautagaiak, Josu Unanuek, hartu zuten hitza. “Herriari udaletxea bueltatzeko garaia iritsi da, aldaketarako unea da”, adierazi zuen Lopezek.
Koalizioaren esanetan, nabarmena da Zornotzak anbulatorio handiagoa behar duela, baina garrantzitsuena “zerbitzu gehiago” eskaintzea eta zerbitzu horiek “kalitatezkoak” izatean dela azpimarratu du. Horrenbestez, anbulatorio berriak izango dituen zerbitzuak obrak amaitu aurretik argitzea eskatu du. Gehiago Irakurri