Roberto Zabala Zamalloa bi aldiz atxilotu zuten (1980ko azaroan eta 1984an) eta guztira 15 egun egin zituen inkomunikatuta. Hainbat tortura mota jasan zituen, besteak beste, “poltsa”, “erruleta”, kolpeak eta mehatxuak. “Martxan zegoen zulatzeko makina bat bular gainean jarri zidaten, eta mehatxatu egin ninduten, hitz egin ezean zulatuko nindutela”, gogoratzen du.
Zabalak, beste sei zornotzarrekin batera, Guardia Zibilak torturatu izana salatu zuen. Horregatik, bederatzi guardia zibil epaitu zituzten. Prozesuak 20 urte iraun zuen eta torturatzaileak zigortu zituzten: hilabete batzuetako espetxealdia eta lau urtez kargutik kentzea. Torturatuei, berriz, 70 urteko kartzela-zigorra ezarri zieten guztira, torturapean egindako aitorpenetan oinarrituta.
Gehiago Irakurri