Joan den otsailaren 7an, “Welcome” filma ikusi ahal izan nuen, Zornotzako Errefuxiatuen aldeko Plataformak gai honen inguruan herritarrok sentsibilizatzeko, antolatu duen programazioaren barruan.
Aurreko astean agertu zigun Xabi Gutierrezek Zornotza dela airerik kutsatuena daukan Euskal Herriko herria, eta hari berari tiraka, beste gogoeta pare bat plazaratu nahi nituzke, oraingoan ere, ikuspegi antropozentrikotik gehiegi urrundu gabe. Ezin da ahaztu giza jardueraren ondorioz atmosferara isurtzen diren hainbat eta hainbat partikulek, pertsonon osasunean ez ezik, bestelako animalia eta landaretan ere badutela eragin kaltegarria; zuzenean, zenbait kasutan, edo ez zuzenean, azken 250 urteetako isurketek kliman eragin dituzten aldaketen ondorioz.
Aste honetan, hainbat eta hainbat zornotzarren ahotan “ondo paseu” entzun ahal izango dogu. Zalantza barik, jai handiak dira gabonak Euskal Herrian. Bakotxak bere lekutxoa topatzen dau eta aurrera. Ez dago ezkutatzerik hainbatentzat jai astunak, luzeegiak eta abar be badirala eta ihes egitean baino ez dabela pentsetan. Beste kasu askotan moduan, tradizioak aldatuz eta egokituz doaz, unean uneko gizartearen arabera. Beraz, noberak ikusiko dau zer egin.
Zelan diran kontuak! arretarik jarri ezean, ezagutzen dabena baino ez dabe ikusten gure begiek; ez da, ez, kasualitatea aurkeztu barri dauskuen pertsona hori, lehen inon ez, eta orain edozein lekutan ikusten dozuela. Ezagututakoan, gertukoago bihurtzen da, gainera; edozer dala gertatzen jakona, ezezagunari gertatutakoak baino zirrara handiagoa eragingo dausku, beti. Halan bada, ezagutzen dogun horretara bideratuko da gure arreta, ezinbestean.