EH Bilduk prozesu parte-hartzailea jarri du martxan, zornotzarron ordezkaria aukeratzeko

2019an udal-hauteskundeak izango direla eta, herritar guztiei irekita egongo den barne-hauteskunde prozesu bat ipini dugu martxan Zornotzako EH Bilduren alkategaia aukeratzeko.

Prozesua urrian gauzatuko da eta dagoeneko izena emateko epea irekita dago; izan ere, ezinbestekoa izango da barne-hauteskundeetako erroldan izena ematea, hautagaiak proposatu ahal izateko eta gure alkategaia aukeratzeko bozketan parte hartzeko.

NOR IZAN DAITEKE HAUTAGAIA?

– EH Bilduren ideario eta ibilbidearekin bateragarria den herritar oro izan daiteke EH Bilduren hautagaia, baita koalizio soberanista osatzen duten alderdietako kidea ez bada ere.

ZER EGIN BEHAR DA HAUTAGAI IZATEKO?

– EH Bilduren barneko hauteskunde-erroldan izena eman: https://elkarrekin.ehbildu.eus/

– Zerrenda horretan dagoen pertsona orok bere burua aurkezteko aukera izango du.

– Hautagaiak 15 abal, hots, 15 pertsonaren babesa beharko du bere hautagaitzak aurrera egin dezan.

ZER EGIN BEHAR DA HAUTAGAIAK PROPOSATZEKO?

– EH Bilduren barneko hauteskunde-erroldan izena eman. Erroldan izena eman duen edonork hirugarren lagun baten izena proposatu ahalko du zerrendaburu izan dadin.

– Proposamenak EH Bilduren barneko atarian egin behar dira: https://elkarrekin.ehbildu.eus

– Proposamenak aurrera egin dezan, hautagai horrek beste 15 pertsonaren babesa izan beharko du.

– Oraingoz babes hori ez duen pertsona bat proposatu nahi baduzu, bidali zure proposamena(k) helbide honetara: zornotza.ehbildu@gmail.com

ZEINTZUK DIRA EPEAK?

– EH Bilduren barneko hauteskunde-erroldan izena emateko epea: irailaren 27tik aurrera.

– Hautagaiak proposatzeko epea: urriaren 15etik 28ra.

– Hautagaiaren aurkezpena: urriaren 22ko astean.

– Hautagai bat baino gehiago egongo balitz, bigarren fase bat hasiko litzateke, hautagaiak aurkezteko, bakoitzak bere kanpaina egin dezan eta, azkenik, bozketa bidez, zerrendaburu berria aukeratzeko. Bigarren fase hori azaroan burutuko litzateke.

ZER EGIN BEHAR DA BOZKATZEKO?

– EH Bilduren barneko hauteskunde-erroldan izena eman.

– Hautagai bat baino gehiago egonez gero, bozketa asteburu batean izango da, azaroan.

– Internet bidez bozkatzeko aukera egongo da, eta igandean hautesleku bat jarriko dugu, botoa bertatik bertara emateko.

EH Bilduren prozesu parte-hartzaileari buruzko informazio gehiago behar izanez gero eta edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan:

– Telefonoz: 672 108 838

– Posta elektronikoz: zornotza.ehbildu@gmail.com