Euskal Herriko mus txapelketa abian da, eta Zornotzako kanporaketa datorren abenduaren 26an jokatuko da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Luis Urrengoetxea kaleko tabernetan, LUTABER elkarteak antolatuta.
Apuntatzeko epea egun horretan bertan izango da, arratsaldeko 16:30etatik 17:00etara, Pike Parken. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.
Zornotzako kanporaketa sariak hauek izango dira:
1- Zapiak eta bi pertsonentzako afaria.
2- Bi pertsonentzako afaria.
LUTABER elkartea ondoko tabernek osatzen dute: Tomasa, Antxea, Pozu’s, Urtza, Hitzak, Belatxikieta, Larrea Bi, Auzokoa, Lekuberri, Guria, Far-Far, Vintage, Hotel Harrison.