FEMINISMOA

Berdintasun politikak lantzetik politika feministak lantzera igaroko gara; Emakumeen Etxea irekiko dugu, emakumeok emakumeontzat egindako eremua; eta Amorebieta-Etxanoko “gune beltzen” mapa egingo dugu. Hau guztia Mugimendu Feministarekin eta emakumeen elkarteekin elkarlanean gauzatuko dugu.

GAZTERIA

Gazte Kontseilu berria sortuko dugu, gazteon ohiko arazoei irtenbidea emateko asmoz. Bizitza proiektu ezberdinak ahalbidetuko dituzten etxebizitza tipologia berriak sustatuko ditugu. Herrian sortzen diren lan eskaintzak gazteon eskura jarriko dituen lan-poltsa sortzea bultzatuko dugu.

LEHEN SEKTOREA ETA ENERGIA

Langabeak lehen sektorean murgiltzea eta produktore sare bat eratzea sustatuko dugu. Herriko zerbitzu publikoetako jantokietan bertako produktuak kontsumitzea defendatuko dugu. Energia ekoizteko gune txikiak jarriko ditugu auzoetan: eolikoak, eguzki energia edota biomasa galdarak.

 

AUZOAK

Auzo guzti-guztiak dira garrantzitsuak eta denek, salbuespenik gabe, behar dute Udalaren arreta. Auzoetako bizilagunekin bilduko gara, beraien beharrizanak identifikatu eta auzoak hobetzeko proposamenak lantzeko. Horretarako ‘Auzoen Mahaia’ sortuko dugu.

HIRIGINTZA

Amorebieta-Etxano berria herritarren beharrizanak kontuan hartuta eta ingurumena errespetatuta eraikiko dugu. Proiektu urbanistikoak eta azpiegiturak herriaren eta herritarren beharren arabera egin behar dira. Ez egitasmoak burutu eta ondoren beharrizanetara egokitu.

MERKATARITZA

Merkatari txikien sektorea funtsezkoa da herriko ekonomiarentzat, lanpostuak sortzen laguntzen du eta gizarteari balio erantsia ematen dio. Tokiko merkataritza suspertzeko eta Amorebieta-Etxanoko denda txikiak babesteko neurri zehatzak biltzen dituen plana prestatu dugu.

 
 

Agenda

  • Egutegia

    << Mar 2023 >>
    AAAOOLI
    27 28 1 2 3 4 5
    6 7 8 9 10 11 12
    13 14 15 16 17 18 19
    20 21 22 23 24 25 26
    27 28 29 30 31 1 2
EH Bildu Zornotza jarraitu:

Harpidetu gure buletinera

  • Facebook
  • Twitter
  • YouTube
  • RSS
or