EH Bilduk lokala ireki du Zornotzan. ‘Bilgunea’ Andra Mari plazan (4. zenbakia, baxua) dago kokatuta.
Herritar guztientzat zabalik egongo da: EH Bilduren proposamenak ezagutzeko, ekarpenak egiteko, Udalarekin lotutako arazoak jakinarazteko edo eskakizun zehatzak helarazteko.
Halaber, herri mugimenduek behar izanez gero, erabiltzeko aukera izango dute.