Ablazioa

Unai-Ormaetxea3

Hilabete honetan zertaz hitz egin badagoenez, San Blasak eta Santa Agedatik abiatuta inauteritan bukatu bitarte, otsailak 6ak beragan ekarri zuen ablazioaren kontrako eguna ekarriko dut lerrootara, ezkerra mintzo beharko da ta injustizia salatu ta berdintasuna aldarrikatu aldera.

Ablazioa, beste toki batzuez gain, Afrikan soilik, 2 milioi umek jasaten duten astakeria, edo hobe esan, gizonkeria da. Matxismoaren -erlijioa tarteko- izenean, neskatxei klitoria kentzea, moztea alegia. Kristautasunak berak ere dioen legez, besteak beste´tentaldian ez erortzeko´. Ai Jesus!

Aitzakia merkeak ere erabili izaten dituzte buruak hainbestean ez lotsatzeko edo,

hiesaz babesteko egiten dutela esanez, zerikusirik ez duenean, edo hobe esanda egiak argitu aldera, beraiek direnean askotan ta nahita, haurrak kutsatzen dituztenak, egin ahalari zentzu bat eman nahian edo.

Astakeria bikoitza; gizonkeria doblea.

Bitartean batikanoak

-viagraren akzionista nagusiak eta antisorgailuen lehen kontra inplikatuak-

mutik ere ez, tartean monjaren batzuk ere bortxatuak badiren arren.

Beraiek egiten dituzte handiagoak ta! Ixo.

Zer esanik ez, Afrika bertako zein, egoera bera pairatzen duten lurralde sikuetako agintari koipeztoek.

Ta beste batzuetan, Txinan bederen, ez dute zenbakia ez den beste ziotan erreparatzen, emakume badator jarraian abortatu araziz hazkundearen hobe beharrean. Hara besteak!

Gerra da hau, ta gerrak, besteen menpe daudenak galtzen dituzte!

Eta horrela

-joan jaku, joaku ta, joango jaku-

botereak eskuz, generoz…aldatu ezean behintzat.

Txertatuta dauzkagun eskumakeriak behingoz gizartetik erbesteratu arte.

Eskumak eta ezkerrak lekuz aldatu bitartean, tantuak eta tentuak bezala. Frontoiko pareta beraren kontra jotzen jarraituko dugu bestela, aidanez.