Amorebieta-Etxanoko Iraunkor Elkartearen egitasmoa, Nazio Batuen Erakundeko lehiaketa batean

iraunkor-logoa‘Oinak lurrean’ proiektua 2017ko Nazio Batuen ‘Praktika Onen’ saria jasotzeko hautagaien artean dago. Iraunkor elkarteak Amorebieta-Etxano osasuntsu eta iraunkor bilakatzea du helburu, sentsibilizazioaren eta heziketaren bidez, tokiko baliabideen arrazoizko erabilera bultzatuta eta bertako ekoizpen eta kontsumo arduratsua sustatuta.  

 

Amorebieta-Etxano Iraunkor Elkartea pasadan martxoan aurkeztu zen, Amorebieta-Etxanoko giza metabolismoaren diagnostikoa egin ondoren. Universitat Politècnica de Catalunyako ikerlari talde batek eta udalerriko herritarren, elkarteen eta alderdien arteko elkarlanarekin Amorebieta-Etxanok baliabide ugari zituela antzeman zen.

Hala eta guztiz ere, ikerketan aztertu ziren baliabideei (ura, baserria, basoa, energia eta jendea) ez zitzaiela probetxu nahikorik ateratzen ondorioztatu zen, kanpoko materialen menpekotasuna areagotuz.

Hori dela eta, Amorebieta-Etxano Iraunkor Elkartea sortu zen bertako ekoizpen eta kontsumo arduratsua sustatzeko eta komunitate osasuntsu eta iraunkor bat bermatzeko asmoz. ‘With the fit on the ground: diagnosis of Amorebieta-Etxano’s urban social metabolism’ izenburuarekin proiektua hurrengo urteko Nazio Batuetako ‘Praktika Onen’ sarirako aukeratu dute.

Bertako produktuak eskuragarri

Jardute onekin jarraituz Amorebieta-Etxano Iraunkor Elkarteak kontsumo talde bat sortu du bertako produktuak eskuragarri izateko eta sustatzeko, non Pike Park du topagune.

Bazkideek urteko 25 euroko kuota ordainduz gero, ostegunetan 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30etara elkarteak ateak zabalik ditu, produktuak ikusteko eta jasotzeko nahi izanez gero.

Honetaz guztiaz gain, urte osoan ekitaldi desberdinak eskaintzen ditu. Tokiko baliabideen arrazoizko aprobetxamenduaren inguruko sentsibilizazioa eta heziketa ditu helburu. Horretarako hitzaldiak, jardunaldiak, tailerrak eta ibilaldiak antolatuko ditu.

Horrez gain, lurraldeko ur, baso, baserri, energia eta jendearen antolamenduari buruzko informazioa eskaintzen dute eta baserri ustiategietara ibilaldiak egingo dituzte informazio hori osatzeko.

Bukatzeko, iraunkortasunarekin lotutako gaietan interesa duen herritarrari parte hartzera dei egiten dio elkarteak, denon artean Amorebieta-Etxano iraunkorra lortzeko.

Iraunkor Elkartea osatzen duten ekoizleak:

iraunkor-ekoizleak