Archives Xabi Gutierrez

Nahikoa da! Adierazpen askatasuna!

Berriro gertatu da! Atzo, urriaren 1ean, arratsaldeko 19:00ak inguruan, Zornotzako Zelaieta parkean, Bizkaiko metalaren asteko greba dela eta, pankarta bat zegoen jarrita greba eta langileen alde.

Gehiago Irakurri

Espetxeak apurtu!

Lau preso hilda Zaballako (Araba) kartzelan 2019an, horietako hiru 30 urtetik beherakoak. Estatu Espainolean urte honetan 79 pertsona hil dira kartzeletan.

Espainiako Konstituzioaren arabera “las penas privativas de libertad y las medidas de seguridad estarán orientadas hacia la reeducación y reinserción social de las personas presas”

Gehiago Irakurri

22 kilo

Martxoan sabelean 22 kilo plastiko zeuzkan kaxalote bat hilda agertu zen Sardinian. Albaitariek baieztatu ahal izan zutenez, zetazeoa emea zen eta haurdun zegoen. Baina sabelean beste zerbait ere bazeukan: 22 kilo hondakin, nagusiki plastikoak.
Adituek ezin izan zuten zehaztu animalia zergatik hil zen, baina aukeretako bat da normaltasunez elikatzeko zailtasunak izan zituela, desegiten ez diren hondakinak sabelean metatuta edukitzeagatik. Gehiago Irakurri

Gaztetxeak, harrera guneak

“Gaztetxeak, leku zikin horiek, hippyz eta txakurrez betetako lekuak; bakarrik porroak erretzera eta garagardoak edatera joaten dira gazteak”.Zenbat aldiz entzun behar izan ditugu hitz horiek eroso eta arduragabe bizi den jendearen aldetik, injustizien aurrean inolako konpromisorik hartzen ez dutenen aldetik.

Gehiago Irakurri