‘Berlingo Harresia’, Zornotza-Gernika errepidean

autzagane-obrak7Zornotza eta Gernika arteko errepidea egokitzeko beharrarekin bat egiten duen arren, abian jarri den proiektu «garesti eta faraonikoa» gaitzetsi du EH Bildu koalizioak.

«Denborak arrazoia eman digu beste behin». Hitz hauek erabili ditu Zornotzako EH Bilduk Autzaganeko lanekin gertatutakoa laburbiltzeko.

Katiara gerturatuz gero ondorioak argi ikus daitezkeela nabarmendu dute: «Errepidearen alde banatan harresiak eraiki dituzte, auzo idiliko bat erdibituz eta baserri askori ikuspena mugatuz. Berlingo Harresi berria».

Era berean, zonaldeko akuifero gehienak «deuseztatu» direla azaldu du eta, ondorioz, hainbat baserri urik gabe gelditu direla adierazi du koalizioak.

Tunelari dagokionean, aldiz, atzerapen handiak daudela azpimarratu du koalizioak. Esan dutenez, lehen fasean, 70 milioi euroko aurrekontua zuen lanak. «Zein izango da benetako kostua? Zein enpresek aterako dute onura lan faraoniko honetatik?», galdetu du EH Bilduk, proiektua ekonomikoki zein ingurumenaren ikuspegitik «tamalgarria» gaineratzeko.

autzagane-airetik