Bille

1238789_10151812711931919_1440508571_n1Badatoz beste hauteskunde batzuk, beste batzuen bezperan irudienez eta beste batzuen ostean, irudienez ez; errepikapenez. Zentratu aldera, oraingoan gureak bai, eta beste batzuk ere bai, eta kasuotan alperrik denez hitz egitea dena esanda dagoenean, izate baten neurrira aldarrikapena egitea baino ez.


Hortik at, berez desatsegina bada bandoleo eta tumboleo hau, batzuk peskan (arrantzaka arrantzan) noraino heldu litezkeen ikustea hortik gorakoa da. PSOEren euskararen inguruko bideoa kasu. Ikusi aste berean gizarte segurantzako bi sukurtsaletan artatu ninduten bi gizonekoek ez zekiten euskara! Eta ez dut uste astion ikasiko zutenik! Eta baldin badakite, txarrago, hori baita jarrera.

Burura datozkit ‘Gernika geuk erre gendun esan behar izan genuen’ kontatzen zidan amona zaharraren berbak. Nire egonezinean irudigaitz egin zitzaidan gure arbasoen mina.

Honi puntua jarrita eta garai haiekin lotura eginez -gerla garaiak eta atzerago -1899- PSOEk euskara ez ezik euskal literaturaz bukatu nahi zuen aroa- nire liburu berria aurkezteko aukera esku eskura utzi didate sanguijuela hauek. Beste bat, euskaraz!

Lerrook probestuz ta hauteskundeen sargoritik ihesi ‘Bille’ nire hirugarren liburuaren jaiotzaren berri eman nahi nizuen besterik gabe, euskal literaturari ez dakit, baina euskal sorkuntzari behintzat beste ale bat eskainiz. Aurkitu gaitezkeelakoan ba, hilaren 21ean, asteazkenez, arratsaldeko 19:30tan Zelaietan zentroan topa gaitezke. Hogei eta bostean bestela!