Birziklatzea sustatzeko kanpaina abian jarri du Udalak, EH Bilduk eskatuta

4e5bab04-46d4-4515-847c-11255e663407Koalizio abertzaleak Osoko Bilkuran zein Ingurumen Batzordean hainbat aldiz eskatu eta gero, Amorebieta-Etxanoko Udalak martxan jarri du ‘Birpentsatu, berrerabili, birziklatu’ kontzientziazio kanpaina.

 

 

 

Azaroaren 19tik 27ra bitartean izan den Hondakinen Prebentziorako Europako Astearekin bat eginez, herritarrak birziklatzearen onurez jabetu daitezen kanpaina jarri du abian, EH Bilduk enegarrenez eskatu eta gero.

Etxez etxe banatutako triptikoen bitartez zein bestelako euskarrien bidez, herritarrei gogoetarako deia egitea izan da kanpainaren helburua, zornotzarrak konturatu daitezen erosten den unetik bertatik hondakinen kopurua gutxitzearen beharraz, eta berrerabiltzeko zein birziklatzeko dauden aukerez.

Era berean, azaroaren 23tik hasita, Udalak poltsa konpostagarriak emango dizkie 5. edukiontzia erabiltzen duten norbanako eta komertzioei, zein aurrerantzean erabili nahi dutenei.