Udalak Ibon Urrengoetxearen hilketa arbuiatu eta bere mina agertu du

Ibon Urrengoetxea. Argazkia: EiTB

Adierazpen instituzional batean, Amorebieta-Etxanoko udaletxean ordezkaritza duten alderdi guztiek elkarretaratzea deitu dute 19:30ean herriko plazan, hilketa gaitzesteko eta Ibon Urrengoetxearen familiari babesa eta elkartasuna adierazteko. Gehiago Irakurri

Zein da Gorka Palacios presoaren egoera?

Irantzu, Gorka eta Naia espetxean.

Gorka Palacios durangarrak 14 urte daramatza kartzelan, Saint Maurreko espetxean (638 km). Datorren urtean beteko du Frantzian ezarritako zigorra, baina oso litekeena da Parisek Auzitegi Nazionalaren esku uztea eta Espainian berriro kartzelan sartzea. Irantzu Zabala zornotzarra da Gorkaren bikotea. Alaba bat dute: Naia. Gorka preso dagoen urte luzeetan, sakabanaketa politika Irantzu eta Naiaren bizimodua baldintzatzen ari da. Hemen dituzue Gorkak, Irantzuk eta Naiak bizi duten egoera gordinari buruzko datuak. Gehiago Irakurri