1920ko martxoak 15 baten, 30 urteren buruan lehen aldiz Brasilen, “bozka popular” bitartez aukeratutako Collor de Melo presidenteak kargu hartzen du.
Aldaera hau ere ezagutuko duzue;
Chico Mendes era-hil zuten
Chico Mendes zen gudari, brasildar, baserritarra.
Manák argi esan zuen, ondo zekitela biek
Mellok eta poliziek.
Harrezkero ohian baten
goizeko negarra zer den
garinpeiroak lanerantz
abiatzean.
Amazonasen
non Chico ´Che´ zen
Amazonasen
non Chico ´Che´ den.
Gudarien gidaria, ezinbesteko haria
horixe zen Chico Mendes,
baina mundu puta honek
beti josi behar ditu
krabelinak jostorratzez.
Harrezkero ohian baten
gaueko negarra zer den
fazendetako askatasun
etorbidean.
Amazonasen
non Chico ´Che´ zen
Amazonasen
non Chico ´Che´ den.
P.D. kantua maná ta liburua ´senderos de livertad´.
Gurean ere ez zaio iraultzari, oraindik orain, ez doinurik ez letrarik falta baina…?! Susmoa daukat doinuak eta letrak eurak izango direla iraultza gabe geratuko direnak!