EH Bilduk 1.895 boto eskuratu ditu Zornotzan

E26-zornotza-grafikoaEspainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan EH Bilduk 1.895 boto lortu ditu Amorebieta-Etxanon. EAJk, berriz, 3.346 boto eskuratu ditu; Elkarrekin Ahal Duguk, 2.695; PSE-EEk, 1.012; PPk, 539; Ciudadanosek, 173; eta PACMAk, 77. Parte-hartzea % 69,16ko izan da.

 

2015eko abenduaren 20ko hauteskundeekin alderatuta, EH Bilduk 325 boto galdu ditu Zornotzan. Horrenbestez, aitortu behar dugu emaitzak ez direla onak izan. Kanpainan ilusio eta indar gehiago antzeman dugu, baina ilusio eta indar hori ez da botoetan bilakatu.

Neguan hausnarketa prozesu batean murgildu ginen eta hemendik aurrera ere gogoetarekin jarraituko dugu, umiltasunez, gaizki egindakoa onartuz, akatsetatik ikasiz eta herritarrekiko harremanak gehiago sendotuz.

EH Bilduren proiektua epe luzerako proiektua da, subiranotasuna eta gizarte justuago bat helburu dituen proiektua, Euskal Herriko pertsona guztien interesak defendatuko dituena. Beraz, oinarri horiek kontuan hartuta, arduraz lanean jarraituko dugu Madrilen, Euskal Herrian eta Zornotzan.

Bestalde, eta Estatuko emaitzei dagokionez, alderdi bakar batek ere ez du gehiengo absolutorik lortu eta hainbat aldiz aipatutako aldaketa ez da gauzatu.

Gauzak horrela, berretsi egin nahi dugu Gasteiztik, Iruñetik eta Nafarroako Gobernutik PP eta UPN kanporatu genituen bezala, Espainiako Gobernutik Alderdi Popularra kentzeko lagunduko dugula, horretarako aukerarik txikiena ikusiz gero.

Espainiako Kongresurako eta Senaturako emaitzak Zornotzan:

E26-zornotza

 

 

 

 

 

 

ITURRIA: Grafikoak eitb.eus