Europako Parlamenturako zerrendaburua hautatzeko bozketa, hilaren 23tik 25era

Hilaren 23tik 25era, ostiraletik igandera, EH Bilduren barne erroldan izena eman duen orok eman ahal izango du Europako Parlamenturako koalizioaren zerrendaburua aukeratzeko botoa. Josu Juaristi eta Lorena Lopez de Lacalle dira hautagaiak. Larunbatean Far-Farren modu presentzialean parte hartzeko aukera izango da.

Europako Parlamenturako zerrendaburua aukeratzeko EH Bilduk abian jarri duen barne prozesuaren baitan, Josu Juaristi eta Lorena Lopez de Lacalleren artean aukeratzeko aukera izango dute koalizioaren barne erroldan izena eman duten guztiek.

Hilaren 23ko gauerdian hasi eta 25eko gauerdira arte izango da botoa emateko aukera, elkarrekin.ehbildu.eus atarian.

Horrekin batera, Zornotzan era presentzialean botoa emateko aukera izango da larunbatean, hilak 24, 11.30etik 13.00era, Far Far tabernan.

Era berean, asteazkenean, hilak 21, bi hautagaien arteko mahai ingurua egingo da. Esteka honen bitartez zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.