Gutuna

1238789_10151812711931919_1440508571_n1

Ni naiz ETAko militante bat

Melillan gudan mirabe

txapelketako kartzelakoan

zortzigarrenaren pare

kalean doinu eta neurriak

dantzan badabiltza ere

hemen burua lehengo lepotik

edo okerrago gaude

nonbait apustu egin badugu

ilargi beteen alde

gureak hemen egingo al du ba

halakoen antzik gabe?!

Hemen itzala dugu nagusi

dena ez esatearren

behin betikoak geratu gara

konponketaren astelehen

gizatasunak…aitatasunak…

non urduritzen gaituen

erantzun bako galderen morroi

lausotasunean garden

gugatik lasai guk badakigu

zer izan den eta zer den

baina ahazturak ez gaitzala jan

eguzkiratu baino lehen

Herriak orain lehen bezalaxe

irekia du eguna

gurea bezain guztiona du

argitu nahia iluna

alde batera utziaz triste

uzten gaituen ´run-run´a

azken arraina ere aske den

erreka da nahi duguna

gatibu dauden odol gorriko

bihotzen bir erresuma

berriz haizeak orraztu dezan

gure lekukotasuna