Jai-eredu berri baten alde, hausnarketa prozesurako deia

txupinazioa2015-4Joan den uztailean izandako herriko jaiak direla eta, hainbatek eta hainbatek esan digutenarekin bat egiten dugu guk ere. Gaur egungo jai eredua agortuta dagoela eta herriaren onurarako ez dela jasangarria, hain zuzen.

 

 

EH Bildutik ‘alarma egoera’ ezartzea erabaki dugu eta hori dela eta, gure aldetik, hausnarketarako prozesua ireki nahiko genuke.

Oso gai delikatua dela deritzogu, beraz, lanketa sakon baten beharrean aurkitzen gara. Horretarako zuon guztion parte hartzea ezinbestekotzat jotzen da. Hausnarketa honetan elkarte eta talde desberdinen parte-hartzea eta iritziak jasotzea beharrezkoa izango da.

Hortaz, elkarte eta talde desberdinetako partaideei laster irekiko dugun lanketa prozesuan parte hartzeko gonbidapena luzatzen diegu. EH Bildutik jai eredu berri eta parte-hartzaileago baten alde lan egiteko prest gaude.